Profila
Ideiak, kafearekin hobe.
Zure buruan daukazun hori iruditan islatzeko nago hemen, beti ere ikuspuntu sortzaile, koloretsu eta itxuroso batez. 25 urtetik gorako eskarmentua zure beharretara egokituz, emaitza itzelak lor ditzakegu zure egitasmoetarako.
Lanarekin gozatzeak dakarren motibazioak bultzatzen nau eta kontatzeko duzun hori entzuteko desiotan nago.
Ilusioa pizten didan edozer gauzari ezetz esatea kostatzen zait. Egizu proba.
Zer egin dezaket
zuretzat edo zugatik?
Horrelakoetan aritzen naizenez, ez zenuke alperrik kezkatu beharko.
Ilustrazioa
- Komikiak
- Ilustrazioak (Prentsa zein liburuetarako)
- Publizitate Ilustrazioak
- Zuzeneko saioak
- Visual Thinking
- Graphic Recording
- Teknika eta estilo desberdinak
Diseinu Grafikoa
- Marka eta logotipoak
- Nortasun korporatiboa
- Kartelak
- Diseinu Editoriala (Liburuak, aldizkariak…)
- Diskoak
- Kamixetak
- Argazkien tratamendua eta moldaketa
Agentziak
Profesional jator hauek beraien konfidantza nigan jarri dute.
Komunikabideak
Komunikazio taldeak, aldizkariak, argitaletxeak… Hauetan ere tartea utzi didate.
Beste Bezero batzuk
Zuzenean edo agentzien bitartez, honako hauentzat ere egin izan dut lan.